- Asma ezazue problema honen galdera eta ondoren ebatzi:
- Okindegian 120, 250, 400 eta 850 gramoko barrak saltzen dira. Anak hiru barra erosi ditu eta guztira1,5 kilo dira. ……………………..?
- Kepak 5 kilo patata, 0,56€ kiloko, 4 kilo laranja, 1,25 € kiloko eta kilo bi madari erosi ditu.11,5 € gastatu badu, zenbat balio izan du kilo bat madarik?
- Ebatz ezazue problema hau grafiko baten bidez.
- Orain dela 35 minutu mezu bat jaso dut. Honelaxe esaten zuen: “Dei iezadazu ordu bat barru”. Momentu honetan ordu bata eta laurden baldin bada, zein ordutan deitu behar dut? Zein ordutan jaso dut mezua?
- Ordena itzazu hurrengo zatiak problemaren enuntziatua izateko eta ondoren ebatzi.
- Zenbat egun behar izango luke 12 km egiteko
- 150 metro orduko baino ez du egiten
- egunero 20 orduz lo egiten badu
- Munduko animaliarik motelenetariko bat nagia da
- Gimnasio batean 10cm-ko erradioa duten 15 pilota gorde nahi dute kutxa batean. Pilotak ez mugitzeko aproposa izango den kutxa bat egingo dute. Kalkula ezazu kutxa honen neurriak.
No hay comentarios:
Publicar un comentario