jueves, 6 de marzo de 2014

PROBLEMAK

  1. Asma ezazu grafiko honi dagokion enuntziatua eta ondoren ebatzi.
  2. Langile bati hilabeteko soldataren hiru bosten gastatu ondoren, 578 € geratzen zaizkio oraindik. Zenbat irabazten du hilabetero langile horrek?
  3. Teleferiko baten kabinan 32 pertsona sar daitezke. Puntako orduetan, beteta joan ohi da eta 10 minututan behin irteten da. Zenbat pertsona eraman ditzake kabina horrek batetik bestera bi ordu eta erdian?
  4. Telebista batek 650 € balio zuen, baina eskaintza berezia izateagatik %25eko deskontua egiten dute. Zenbat balio du telebista horrek orain?
  5. Gominola pakete batean 60 gominola daude. Mirenek kalkulatu du 100 gramotan 40 bat gominola sartzen direla. Zenbat gramo pisatuko du gutxi gorabehera gominola pakete batek?




No hay comentarios:

Publicar un comentario