- Ikastetxe batean 627 ikasle daude eta 35 mutil gutxiago daude neskak baino. Neska horietako 62ri izan ezik, beste guztiei matematika asko gustatzen zaie. Kalkulatu matematika gogoko duen neska kopurua.
- Ehuneko zenbateko deskontua egin didate 40 € balio zuen gorbatagatik 34 € ordaindu baldin badut?
- Zazpi koadernok konpas batek balio duenaren bikoitza balio dute. Liburu batek lau koaderno balio du. Zer balio du gehiago konpas batek ala liburu batek? (Grafikoki ebazteko problema aproposa)
- Gela batean berdinak diren liburuxkak egiteko 50 € batu dute. Liburuxka batek 275 orrialde ditu. Fotokopia bakoitzaren kostua unitateko 4 zentimokoa bada eta koadernatzeak 3 € balio baditu, liburuxkaren zenbat ale egin ahalko dugu? Zenbat € falta zaigu beste liburuxka bat egin ahal izateko?
martes, 18 de marzo de 2014
PROBLEMAK EBAZTEN, 12
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario