lunes, 13 de enero de 2014

FEUDALISMOA





XI-XIII.mendeen artean Europa ez zegoen gaur egun ezagutzen dugun bezala banaturik, hau da, ez zeuden gaur egungo estatuak. Garai hartan erresumak zeuden. Erresuma baten burua erregea zen. Baina erregeak erresuma osoa kontrolpean izateko modurik ez zuenez, erresuma jaurerri txikiagotan banatzen zuen, jauntxoak lur hauetako buru izanik.
Nola funtzionatzen zuten jaurerri hauek?
Jaurerriaren burua jauntxoa (noble edo elizako kargua) zen eta honek basailuei babesa, justizia eta mantenu ekonomikoa ematen zizkien. Hau da, gerrateetan bere gaztelura joan ahal izaten zuten; basailuen arteko iskanbilak sortzen zirenean jauntxoak nork zuen arrazoia ezartzen zuen eta basailuak bizi ahal izateko lurrak ematen zizkien. Basailuek aurrekoen trukean zergak ordaintzen zizkioten jauntxoari, sarritan basailuek eskuratutako produktuen bidez, hots, esnea, artilea, barazkiak, garia… Hauetaz gain, basailuek jaunari aholkuak ematen zizkioten eta gerretan laguntza militarra ere eskaintzen zioten.
Bestalde, erregeak jauntxoari jaurerria ematen zioenean, jauntxoa barnean zeuden bizilagun eta baliabideen jaun eta jabe zen. Jauntxoak herritarrei, basailuei bezala, babesa, justizia eta mantenu ekonomikoa, hau da, lurra lantzeko baimena, ematen zizkien. Herritarrek, berriz, jaunaren lurrak lantzeko egunak gordetzen zizkioten. Are gehiago, nekazariek jauntxoari zergak ere ordaintzen zizkioten, sarritan dirurik izatenez zutenez, etxean bildutako produktuen bidez. Aurrekoa ez ezik, uztaren zati bat ere jaunarentzat izaten zen. Amaitzeko aipatzekoa da jaurerriko basoak, errotak, zubiak, metal-olak, bideak eta beste baliabideak jaunaren jabego zirela eta erabilera ordaindu egin behar zela.
Aurrekoa sistema politiko, ekonomiko eta soziala zen eta Feudalismo du izena.

No hay comentarios:

Publicar un comentario