PHILEAS FOGG – 2
“La vuelta al mundo en 80 días” izenez ezagutzen den
pelikularen protagonistarik nagusienetarikoa Phileas Fogg da. Julio Vernek
sortutako eleberrian oinarritzen den pelikula honetan noble ingeles honi
erreparatu diot hasiera-hasieratik.
Izan ere, XIX. mendearen bukaerako zientzialari
xelebre honek, guztiz aurrerapenen aldekoa denak, gizartea hobeto bizi izateko
tresna edo tramankulu bitxiak baino bitxiagoak asmatzearren liluratu nau.
Bestalde, pelikula hasi eta berehala bere
eginkizunetan oso zehatza eta metodikoa izateaz ez ezik, aparteko hizkera ere
baduela ohartu naiz. Hau hizkuntza-dotoretasun hau! Berdin da norekin
hitz egiten ari den. Zientzia Akademia Errealeko jaunekin edo bere
gelazainarekin hizketan aritzean, ikasketa handiko hizkera erabiltzen du. Aurrekoaz gain, Phileas Fogg umore-sen eta
jendetasun gutxiko pertsona dela nabarmendu nahi dut. Honelakoa izanda, pertsonai honek burutik
jota dagoen gizon bakartiaren irudia nonahi zabaltzen du. Dena den,
pelikula aurrera doan heinean, Phileasek izan duen izaeraren aldaketa
atsegingarri jaso dudala aitortu nahi dut. Izan ere, oilobusti eta iheskorra
izatetik izerdia ematera eraldatzen du bere nortasuna. Egia esan,
aldaketa honek beste bi protagonistarekin sortutako adiskidetasunaren laguntzaz
lortzen du. Honi esker, barnean duen ausardia azaleratzen zaio,
lagunengatik dena galtzeko gai dela egiaztatuz. Niretzat hauxe izan da Phileas
Foggen izaeraren alderdirik gogokoena.
Pertsonai honekin jakin nahiz erretzen ari
bazarete, ikus ezazue
pelikula ikaragarri hau. Benetan arnas estuka ibiltzeko moduko abenturak
bizi izango dituzue. Ez galdu gero!
Hiztegi lana
Eman itzazue beltzaturik
agertzen diren hitzen sinonimoak.
·
Eleberri:
·
Erreparatu:
·
Ohartu:
·
nabarmendu:
·
Nonahi:
·
…........ -n heinean, … :
·
atsegingarri:
·
azaleratu:
·
egiaztatu:
·
alderdirik gogokoena:
Elkar itzazu
azpimarraturiko lokuzioak beren esanahiarekin:
|
· Jakin-minez
josita egon
|
|
·
Arnasa
hartu ezinik ibili
|
|
· Jo
eta su lanean aritu / Jo eta ke lanean aritu
|
No hay comentarios:
Publicar un comentario