jueves, 9 de mayo de 2013

Problemak ebazten, 5


1. Ahizpa eta biok kromo bilduma bat egiten ari gara elkarrekin. Nik kromoen hiru zazpiren lortu dut eta ahizpak bi zazpiren. Bildumak 196 kromo baditu, zenbat kromo eskuratu beharko ditugu bilduma amaitzeko?


2. Asma ezazu grafiko hau erabili ahalko dugun problema baten enuntziatua. Ondoren ebatziko duzu.


3. Azter ezazue hurrengo problema. Grafikoa eta ebazpena eginda daude. Zuen lana da problema hau zehatz mehatz idatziz azaltzea., hau da, alde batetik, grafikoa egiteko emandako pausuak zehaztea eta, beste aldetik, egindako eragiketen azalpenak adieraztea.



Aste honetan % 25eko deskontu bat duen telebista bat erosi nahi dugu. Normalean 550 € ordaindu behar badugu, zenbat euro ordainduko dugu aste honetan erosiz gero?


1go ikasle                                            2.ikasle
550: 100 = 5,50                                    550: 100 = 5,50
5,50 x 25 = 137,5                                 5,50 x 75 = 412,5
550 - 137,5 = 412,5




4. Denda batean 200€-ko txamarra batek %30eko deskontua du. Zenbat balio du orain txamarra horrek?


5. Gaur beherapenetako prakak erosi ditut eta 30€ ordaindu ditut. Dendan  %60-ko beherapena jarri zuten jakinez, zenbat balio zuten prakek beherapenetan egon baino lehen?

6Ikastetxe batean 400 ikasle daude. Hauen %25ak futbolean aritzen dira; %30ak saskibaloian eta gainerakoak boleibolean. Zenbat ikasle jokatzen dute kirol bakoitzean?


7. Monikak 52 € daramatza poltsikoan eta denda batean ikusitako jertsea erosi nahi du. Horren prezioa 40 €-koa da baina % 20ko beherapena duenez, zenbat diru geldituko zaio erosiz gero?
  
8. Iaz, hiri batean 350.000 lagun bizi ziren. Aurten hiriaren populazioa % 7 handitu da. Zenbat lagun bizi dira orain?


No hay comentarios:

Publicar un comentario