martes, 18 de marzo de 2014

PROBLEMAK EBAZTEN, 12

  1. Ikastetxe batean 627 ikasle daude eta 35 mutil gutxiago daude neskak baino. Neska horietako 62ri izan ezik, beste guztiei matematika asko gustatzen zaie. Kalkulatu matematika gogoko duen neska kopurua.
  2. Ehuneko zenbateko deskontua egin didate 40 € balio zuen gorbatagatik 34 € ordaindu baldin badut?
  3. Zazpi koadernok konpas batek balio duenaren bikoitza balio dute.  Liburu batek lau koaderno balio du. Zer balio du gehiago konpas batek ala liburu batek? (Grafikoki ebazteko problema aproposa)
  4. Gela batean berdinak diren liburuxkak egiteko 50 € batu dute. Liburuxka batek 275 orrialde ditu. Fotokopia bakoitzaren kostua unitateko 4 zentimokoa bada eta koadernatzeak 3 € balio baditu, liburuxkaren zenbat ale egin ahalko dugu? Zenbat € falta zaigu beste liburuxka bat egin ahal izateko?

No hay comentarios:

Publicar un comentario