Getxo Kantauri itsasoak
bustitzen duen udalerri turistikoa da, Bizkaiko ipar-mendebaldean kokatuta.
Gune honek abantaila ugari
ditu: alde batetik, hiri batek dauzkan zerbitzu guztiak izateagatik eta,
bestetik, giro lasaia topatzeko erraza baita. Gainera, bai ur kirolak, bai
bizikleta gustuko dituen edonorentzat leku zoragarria da. Izan ere, kirol
portua duen toki honetan bela, arrantza eta surf praktikatu ahal dira.
Beste aldetik, udalerria
zeharkatzen duen aldapa gutxiko bidegorritik txirrindulariek aukera ezin hobea
dute patxadaz paseatzeko. Ibiltarientzat ere toki bikaina da, Areetatik Punta
Galeara doan itsas pasealekutik ibilaldi ederrak eman ahal
dituztelako eta, aldi berean, Bilboko itsasadarraren beste aldea eta Abra osoa
ere aztertu ahal baitituzte.
Getxon hondartza gogoko
dutenek ere aukera bikaina dute erlaxatzeko. Zoritxarrez, esan beharra dago
urez kargaturiko hodeiek zerua sarritan estaltzen dutela eta zaparradak ohikoak
direla. Hau dela eta, euritakoa gertu izatea komenigarria da.
Bestalde, Getxon gizon-emakume
guztien ondarea izendatutako monumentu ospetsua bisitatu behar
da, Bizkaiko Zubia, alegia. Hau goiko
aldean begiratoki ederra duen transbordadorea da. Honetaz gain, udalerri honek
antzinako aixerrota bat eta jauregi dotoreak ikusteko aukera ere badauka. Hauetatik
hurbil alde handia sortzen duten Algortako Portu Zaharreko etxetxo apalak
altxatzen dira, arrantzaleen xarma gordetzen dutenak. Edertasun
handiko txoko honetan mailakatuta dagoen kaletik ibiltzea oso gomendagarria da,
bertan
pintxotara joateko ohitura mantendu delako. Are gehiago, bisitariek atseginez dastatu ahalko dituzte sukaldariek
prestatutako plater zaporetsuak, hala nola, entsaladak,
piper berdeak eta hemendik hurbil arrantzatutako arrain erreak.
Bukatu aurretik, aipatzekoa da hona bertaratuz gero,
Guggenheim museoa bisitatu ahal dela, metroari esker Bilbo esku eskura dago
eta.
Kausazko perpausak
No hay comentarios:
Publicar un comentario