1. Eskola bateko hiru gelak eraikinez aldatu beharko dituzte. Gela hauetan dauden liburuak garraiatzeko, atezainak 35 liburu sartzen diren kutxak erabiliko ditu. Lehenengo gelak 90 liburu ditu; bigarrenak 120 liburu eta hirugarrenak 105 liburu. Garraiatzeko kutxak beteta egongo dira. …………………...………..........?
2. Nire herriko jaietan lasterketa bat antolatu zuten. Guztira 1200 lagunek hartu zuten parte. Froga nahiko gogorra izan zenez, ibilbidearen erdian herenak utzi zuen lasterketa eta, geroxeago, geratzen zirenaren laurdenak. ……………………………………………………………………?
3. Abuztuan EEUU-etan bideojoko berri bat ipini zuten salmentan. Lehenengo egunean 13680 ale saldu zituzten; bigarrenean, berriz, lehenengoan baino 7450 ale gutxiago. ……………………….................? ………………………………………………………………………?
4. Bost lagunen artean beste lagun bati opari bat erosi diote. Ordaintzeko 50€-ko billete bat eta 20€-ko beste billete bat eman dizkiote dendariari eta honek 5€ itzuli die …………….......................................?
No hay comentarios:
Publicar un comentario